Kodeen liburua
By:
Sign Up Now!
Already a Member? Log In
You must be logged into Bookshare to access this title.
Learn about membership options,
or view our freely available titles.
- Synopsis
-
Milaka urtez, komunikazioaren eraginkortasuna izan dute ardatz errege-erreginek eta jeneralek beren herrialdeak gobernatzeko eta armadak zuzentzeko. Aldi berean, ondotxo zekiten zer ondorio zituzten beren mezuak esku okerretara iristeak, herrialde lehiakideei sekretu baliotsuak ezagutarazteak eta funtsezko informazioa etsaien esku uzteak. Mezuak etsaien eskuetara heltzeko arrisku eta mehatxuak bultzatu zuen garatzea kodeak eta zifrak: mezuak mozorrotzeko teknikak, dagokion hartzailea bakarrik izan dadin mezua irakurtzeko gai.
Sekretu-premiaren ondorioz, kodeak egiteaz arduratzen diren sailak sortu dituzte herrialdeek, eta sail horien ardura da ahalik eta koderik egokienak sortzea komunikazioen segurtasuna bermatzeko. Aldi berean, etsaien kode-hausleak kode horiek hausten eta, hala, sekretuak lapurtzen saiatu dira beti. Kode-hausleak hizkuntzaren alkimistak dira, esanahirik gabeko ikurretatik abiaturik esanahidun hitzak biltzeko gai den tribu mistikoa. Kode eta zifren historia kodegileen eta kode-hausleen arteko borroka zaharraren istorioa da, historiaren bilakaeran eragin berebizikoa izan duen arma intelektualen lehia.
Kodeen liburua idaztean, bi helburu nagusi izan ditut. Lehenengoa, kodeen eboluzioa deskribatzea. Eboluzioa termino egokia da, bai, kodeen garapena borroka ebolutibo gisa ikus baitaiteke. Kode batek kode-hausleen erasoak jasaten ditu beti. Kode-hausleek kode baten ahultasuna agerian uzten duen arma berriren bat garatzen dutenean, balioa galtzen du kode horrek. Desagertu egiten da, edo kode berri indartsuago bihurtzen. Era berean, kode berri horrek kode-hausleek haren ahulezia aurkitu arte bakarrik balioko du; eta horrela behin eta berriz. Bakterio baten andui infekzioso batekin gertatzen denaren antzekoa da. Bakterioak bizi eta hazi egiten dira, harik eta medikuek bakterioaren ahulezia agerian utzi eta hiltzen dituen antibiotiko bat aurkitzen duten arte. Bakterioek, orduan, eboluzionatu egin behar izaten dute, eta antibiotikoa engainatzen saiatu; eta, hori lortzen badute, aurrera egiten dute, eta berriz zabaltzen dira. Bakterioek eboluzionatu egin behar dute etengabe, antibiotiko berrien sarraskiari ihes egingo badiote.
- Copyright:
- 1999
Book Details
- Book Quality:
- Publisher Quality
- Book Size:
- 343 Pages
- ISBN-13:
- 9788495338907
- Publisher:
- Elhyar Fundazioa
- Date of Addition:
- 05/26/16
- Copyrighted By:
- Simon Singh
- Adult content:
- No
- Language:
- Basque
- Has Image Descriptions:
- No
- Categories:
- Nonfiction, Science, Teens, Computers and Internet
- Submitted By:
- Bookshare Staff
- Usage Restrictions:
- This is a copyrighted book.