Un ange passe
By:
Sign Up Now!
Already a Member? Log In
You must be logged into Bookshare to access this title.
Learn about membership options,
or view our freely available titles.
- Synopsis
- Pello Lizarralde kontalari berezia da. Ez ditu bere ahaleginak ahituko narrazioaren errenkari jarraika; Pello Lizarraldek bai baitaki hura baino interesgarriagoa dela narrazioaren atmosfera kutsatzea, astuntasun edo arintasun giroa irakurleari sentiaraztea. Horixe lortu zuen Sargori (1994) deritzan narrazioak: sargoriaren astuntasuna aleka jasanaraztea. Oraingo honetan alderantziz gertatzen da, giroaren eta narrazioaren eraiketa xehetasunez bete eta zehatza "isilaldi" arinen gainean kulunkatzen da: "Un ange passe". Eta, hala ere, "isilaldi" edo "esan gabe"ko horietan kondentsatzen da narrazioaren funtsa. Hitzik gabeko edo aipamenik gabeko hari iheskor horiexetan hartzen dute oin urtaroen kadentzian eratutako lau narrazioek. Ezdeusak diruditen hari horiek, ordea, erabat baldintzatzen dute Pello Lizarralderen narrazio liburua. Narrazio hauetan bada literatura munduko oihartzun ugari, ala nola Melvilleren Moby Dick edo Tobias Wolfen ipuinena, Tabucchiren eta Calvinoren lanena edo Antero Quentalen poemena.
- Copyright:
- 2016
Book Details
- Book Quality:
- Publisher Quality
- ISBN-13:
- 9788497466103
- Publisher:
- Erein Argitaletxea, S.A.
- Date of Addition:
- 09/25/18
- Copyrighted By:
- Erein Argitaletxea, S.A.
- Adult content:
- No
- Language:
- Basque
- Has Image Descriptions:
- No
- Categories:
- Literature and Fiction
- Submitted By:
- Bookshare Staff
- Usage Restrictions:
- This is a copyrighted book.