Browse Results

Showing 151 through 175 of 315 results

Airezko emakumeak

by Felipe Juaristi Erein

Vidalek ez zuen ihes egin alemanak, gerran, Odessa hiriko atariraino iritsi zirenean. Aukera eman zioten trena hartu eta alde egiteko, gizon-emakume askorekin batera, arriskutik libre izango ziren tokiren batera. Ez zuen ihes egin, bere burua hilobi bati lotua ikusten baitzuen, jakinik ez zela Kauffmannen hilobi, baina hori gutxienekoa zitzaion, mundua orduan hilobi handia zenez, hilobi bakarra zainduz guztiak zaintzen zituela uste baitzuen. Ez zuen ihes egin alemanak bila etorritakoan; biolin kutxa, maleta bat eta soinean eramateko arropa gutxi batzuk hartzeko aukera eman zioten. Bagoi zikin batean sartu zuten, bera bezalako beste berrogei emakumerekin batera, haiek ere arrazoi bategatik edo besteagatik Odessa hirian geratuak, haiek ere ihes egiteko gogorik gabeak, bazekitelako edo bestela susmatzen zutelako ihesaldi guztien amaieran hilobi bat zegoela, lurrezko hilobi edo airezko hilobi. Trenak abiadura hartu eta atzean utzi zuen hiria, eta gauez lautadan barrena zihoalarik, Sara Vidal, biolina kutxatik atera eta, joka hasi zen Scriabinen Gauekoa. Gauak are gehiago gautu zuen.

Aurpegiko ubeldurak

by Antton Kazabon Amigorena

Erietxean dago Matilde, senarrak emandako azken jipoiak utzitako arrastoak sendatzeko asmoz; bere burua defendatzeko, baina, erabaki gogorrena hartu behar izan zuen, eta orain luze eta zabal hitz egingo dute gertaera hartaz, haren zergatiez eta ondorioez, bere alaba Enarak, honen mutil-lagun Aingeruk, seme Lukaxek?

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian

by Antton Olariaga Bernardo Atxaga

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, hamar eguneko tartearekin edo. Biak zuzen-zuzen etorri ziren nik Boiseko city amerikano honetan daukadan etxeraino, eta nire iloba Jimmyk jarri zizkidan eskura. Azkenengoarekin ailegatu zenean ni mimosaren adarrak txukuntzen nengoen, umore onean, alegia, zerengatik umore txarrean nagoenean ez baitut gardena zaintzen hasteko gogorik izaten, eta dolar bat eman nion sari bezala. Halere Jimmyk kezkatuta bezala begiratu zidan, sudurra zimurtzeko berak daukan keinu very

Festa aldameneko gelan

by Jesus Mari Lasa Barandiaran Mariasun Landa

Hiri bat: Paris, 1968ko udazkena, oraindik geratzen dira galtzada-harrien pean aurreko maiatzean sumatutako hondartzaren bila saiatzen diren estudianteak. Paris, hainbat espainiar etorkin, iheslari antifrankista eta frankismoko iluntasunetik eta gristasunetik ihesi joandako beste hainbat gazteren harrera-hiri. Protagonista: independentzia pertsonalaren bila doan euskal neska gazte batek bere lan, bizikizun eta maitasun ibilbidea kontatzen du, Parisen ematen duen lehen ikasturtean. Kolore guztietako pertsonaiak, pasadizoak eta gorabehera gazi-gozoak, umore puntu batez tratatuak; azken finean, bizitzara irekitzen den gazte baten kronika sentimentala. Festa bat: Parisko bizitza idealizatua, hainbat promes, amestutako esperientzia eta emozio biltzen dituena; literaturak eta zinemak mito bihurtutako festa, sekulatan heltzen ez dena edota, beti, aldameneko gelan bakarrik gauzatzen dena. Kontakizun autobiografiko honetan, Mariasun Landaren zintzotasunak hunkitzerainoko zirrara eragiten digu, bizitzeko pasioa kutsatzen digu eta hasieratik bukaeraraino katigatzen gaitu, eleberri onaren maisutasun narratiboak eramanda.

Gogoetak

by Blaise Pascal Felipe Juaristi Galdós

Gizona kabanera baina ez da, naturan dagoenik ahulena, baina pentsatzen duen kanabera da. Ez da beharrezkoa mundu osoa armatzea bera zapaltzeko; lurrun bat, ur tanta bat, aski dira hura hiltzeko. Baina munduak zapalduko balu ere, gizona bere hiltzailea baino gehiago izango litzateke, badakielako hil egiten dela, eta munduak haren gainean duen abantaila munduak ez du ezagutzen. Blaise Pascal matematikaria eta filosofoa izan zen. Giza izaera aztertu zuen, gizakia zer den jakin ahal izateko. Naturaren baitakoa zela jakin zuen, bere handian eta bere txikian; bere pentsamenduan eta bere ekintzetan. Egileak bizitzan amaitu ez zuen liburua da Gogoetak. Guregana zatiak edo puskak soilik iritsi ba- dira ere, Mendebaldeko pentsa- menduan toki berezia hartua du dagoeneko.

Goizuetan bada gizon bat

by Patziku Perurena Loiarte

"Goizuetan bada gizon bat... Hunkigarriak, bertsoak. Eta zenbat aldiz ez ote ditugu kantatu hainbat afalondotan. Izanez ere, horren ederki paratu zizkigun Mikel Laboak, hautspetik atera eta [...]. Goizuetako kanta xahar horren sustrai bila, hasi banintzen hasi, jainko ttikiak bestek ez daki, zenbat buruhauste ibili izanen dudan geroztik, beste hogeiren bat urtez edo, hara eta hona, maitale liluratua bere guzizko maitearen atzetik bezalatsu...". Halatsu deskribatzen du autoreak ikerketa lan erraldoi honen abiapuntua eta garapena. Aitortu beharra dago liburu honen orrialde bakoitzean antzematen dela autorearen pasioa, grina eta jakin-mina eta asmatu egin duela ageri diren leku eta gertakari ilunez irakurlea liluratzen.<P><P> Ez da hau, hala ere, Trabukoren historia tristearen kontaketa hutsa, hori bada ere abiapuntua. Atari eder bat da bestela inongo historia-liburu marduletan ateratzen ez diren herritar xume aspaldi hildakoen grinak, maitasunak eta bizimodua ikasteko, burdinolen inguruko elezahar ilunak ezagutzeko: olajaun eta meatzarien arteko istiluak, noble eta bilau arteko espak, arrazakeriak, amodio eta gorroto kontuak, heriotzak...<P> Goizueta eta inguruko herri eta auzo, leku eta jendeak dira liburu honetako pertsonaia nagusi, baina aise ikus daiteke Euskal Herri berdeko beste hainbat eta hainbat herri, auzo eta jende Goizueta eta inguruko horien baitan. Liburu hau irakurtzen duenak ez du modu berean entzungo Mikel Laboa kantari: Goizuetan bada gizon bat...

Gorde nazazu lurpean

by Ramon Saizarbitoria

Intxortako lubakietan girotutako Gudari zaharraren gerra galduak zabaltzen du liburua, eta Intxortako lerroen apurtzearekin gertatu zen nazionalen aurrerabidearen ondorioetako bat kontatzen zaigu Asaba zaharren baratzan. Liburua ixten duen azken narrazio honek Sabino Aranaren hilobi aldaketak kontatzen ditu. Tartean gelditzen da 36ko gerraren oihartzun atergabea den Bi bihotz, hilobi bat (Artaxonatik Artaxonara). Rossetti-ren obsesioak, berriz, Madrildik Londresera daramatza euskaldunoi bur

Hamaika pauso

by Ramon Saizarbitoria Zabaleta

Ukatu egiten du eskaintzen zaion benda beltza, buruaren zirkin apal batez, eta begirada bere adorearentzat nahi lukeen lekukoaren bila galtzen zaio, alferrik. Aurrean, fusilek osatzen duten lerroa hertsi egin da, hiltzaile bakoitzak besteen artean ezkutatu nahi balu bezala. Masailak kulaten kontra estutu dituztenean jada, begientzako euskarri bila ahalegintzen da, ikararen zorabioaren ihesi.

Hamaseigarrenean aidanez

by Anjel Lertxundi

"Ez nuen leihorik ireki behar izan gertatuko zitzaidana ezagutzeko", horixe da eleberriaren lehen perpausa. Martzelinaren bihozkada hori nagusitzen da hasiera-hasieratik; eta nobela zehazki ez dakigun gertakariaren inguruko informazioa antolatzen igaroko da. Baserri giroko trajedia bat da eleberri hau. Indarrean eta afanean oinarritzen den kontakizuna: apostulari baten heriotza du gertaera nagusi. Pertsonaia desberdinen eta ikuspuntu desberdinetan oinarrituz, emakume baten bakardade eta sofrimenduaren ikuspegi sakona eskaini du idazleak. Ikuspuntuaren erabilera erabakigarria gertatzen da. Bernardo Atxagaren Bi Anairekin batera hauxe da 80eko euskal nobelarik lortuena. Sotelo

Hiri gorritik

by Asier Serrano Lasa

Hiriguneko etxe orratzetako leihoetako argiek hiriko aldirietako txabolen suek bezainbesteko duintasunez sortu ditzakete itzalak. Eta itzalak izan daitezke giza haragizkoak edota ke hutsezkoak. Itzala izan daiteke zapi more desolatu baten azken hegaldiarena edo maindire horitu baten destolestearena. Katu zauritu baten isatsarena edo katuaren isatsa hatzetan daraman arratoiarena. Horma-ordulari nagi baten orratz estatikoarena edo txingarren bazka izateko jaio ez den ezpelarena. Lan bila iratzarri behar duenarena edo bart lanetik bota zutenarena. Ez lo hartu ez ihes egin ezin duen emakumearen negar beroarena edo loak nahiz ihesak garaitu duen gizonaren izerdi hotzarena. Itzala izan daiteke zurea edo nirea. Akaso itzalak dira duintasuna zer den argitu diezaguketen bakarrak hiri gorri honetan.

Hitz pozoituak - Edebé Saria Haur Literatura

by Julen Gabiria Lara Maite Carranza i Gil Dolz del Castellar

Zer gertatu zitzaion Barbara Molinari? Bere gorpua ez zen sekula aurkitu, eta errudunen bat atxilotzeko frogarik ere ez zen lortu. Telefono mugikor batera egindako dei batek hankaz gora jarriko ditu pertsona askoren bizitzak: jubilatzeko puntuan dagoen polizia baten bizitza, desagertutako alaba aurkitzeko esperantza galdu duen amaren bizitza, eta lagunik onena traizionatu zuen neskaren bizitza. Hitz pozoituak erlojuaren kontra bizitako egun izugarri baten kronika da. Barbara Molina hamabost urte zituela desagertu zen, modu misteriotsu eta bortitzean; hain zuzen ere, bere hurbileko hiru pertsona dira istorioko protagonista nagusiak. Barbararen desagerpenaren enigmak lau urte daramatza argi-izpirik gabe, baina gako berriak agertuko dira, eta dena aldatuko da goitik behera. Batzuetan, egia ezkutuan geratzen da, ilunpean; eta leiho bat irekitzean, dena argitzen da. Gezurrez, sekretuz, engainuz eta itxura faltsuz betetako istorioa, mito ukaezinak zalantzan jartzen dituena. Gizarte modernoaren hipokrisia disekzionatzen duen kontakizun ikaragarria. Liburu ausart honek haurren sexu-abusuak eta horrek dituen ondorio suntsitzaileak salatzen ditu, eta, modu horretan, agerian uzten du sexu-abusuak zeinen ikusezinak diren, beti ondo pentsatzera ohituta dagoen mundu honetan.

Kattalin

by Artiz Albaizar Martínez de Lezea Rosetta Testu Zerbitzuak Toti Martínez de Lezea

Ederra, errugabea eta bere familiako emakume batzuen gaitasunen jarraitzailea XV. mendearen erdialdera bi fraide frantziskotarren jarraitzaileen kontrako auzia izan zen Durangon. Auzi hartan epaitutako ehundik gora pertsona izan ziren hiltzera kondenatuak. Urte batzuk geroago, 1500ean, eta herri berean, heretiko edo sorgintzat akusatutako hamar emakume eta gizonezko bat hil zituzten, sutan erreta, lehendik hilak ziren beste sei emakumeren hezurrekin batera. Katalina Goienakoa, emakume sendalarien alaba eta biloba, Arrazolako herritxotik Durangora joan da, emagin lanbidea ikastera. Anboto, mendi sakratuaren magalean jaioa, sineste paganoetan hazia izan da. Durangoko herrian beste bizimodu bat topatuko du, merezi ez duen batez maiteminduko da, eta "durangarrak" deitu ohi diren sorgintzat salatuen kontrako auzian -emaginak eta belarketariak gehienak- nahasturik aurkituko da.

Kcappo

by Pako Aristi

Nobelagile goiztiarra eta ugaria dela frogatua utzi zuen Pako Aristik 80eko urteetako nobelagintzan: Kcappo (1985), Irene (1887) eta Krisalida (1990). Hiru nobelak mundu eta mentalitate erruralak pisu handia duen auzune eta herri txikien tamainako leku batean gertatzen dira. Irene nobelatik aurrera leku horri Belandia deritza. Sonataren ohiko lau mugimenduak hirura ekarriz, nobela bakoitzari tempo edo erritmo narratibo bat txertatu nahi izan dio. Kcappo nobelak lortu du hiruen artean arrakasta handiena. Gauza asko gertatzen dira Pako Aristiren nobeletan, eta honako honetan bereziki: sexu-harreman biolentoak, biolazio eta haragikeri grinatsuak, hilketa odoltsuak, urkamenak, zer ez!

Kondenatu baten azken eguna

by Juan Mari Agirreurreta Elosegui Victor Hugo

Izenburutik bertatik ageri du gaia liburu honek: Kondenatu baten azken eguna. Heriotzaren atarian dagoen presoaren kezkak eta oinazeak imajinatzean, gizatasunaren muinera iristen den larrimin bat kontatzen du Victor Hugok, garaiko literatura erromantikoak oso gogoko zituen egoera muturrekoen estilora; horrez gain, ordea, aldarrikapen bat egin nahi izan zuen egileak, ankerra, bidegabea eta alferrikakoa iruditzen zitzaion heriotza-zigorraren kontra. Hugo gazteak idatzi zuenetik 180 urte igaro diren arren, lehenengoz euskaraz eskaintzen dugun testu honek sortu zeneko indarra eta esangura gordetzen ditu oraindik ere: pertsonaren kontzientziaren zirrikituetan egindako arakatze zorrotzaren edertasuna, batetik, eta hainbat lekutan indarrean jarraitzen duen praktika arbuiagarriaren kontrako salaketa, bestetik.

Larrepetit

by Pello Lizarralde Larraza

Abel, Joxe eta Lainez dira nobela honetako hiru pertsonaiak. Abel gaztea da eta Joxe edadetuagoa eta hitz gutxikoa. Gazte urduria bata, eta aurpegi-ilun eta eskarmentu handikoa bestea. Biak dira iheslariak. Preso zeuden eta kalabozoko ataritik ihes egin dute. Frantziako mugara iritsi nahi dute, eta helburu hori lortu nahian bidexka, malkar eta muino asko zeharkatu beharrean aurkitzen dira. Batetik bestera inguruko herrietan saltzaile dabilen Lainezek hurbilduko ditu autoz muga ingururaino. Han, ordea, guardia zibilen "altoa"aren ondoren Joxeren labankadak gauzak larritzen ditu. Narrazioaren urrats xumeena neurtuta dago, baita irakurlearengan duen eragin fisikoa ere: iheslariek zapaldutako belarra, bidean topatutako lagunekin gurutzatutako solasa edo zotza soiltzeko Joxek erabilitako labana, gertakizun denaren sentipen urduria bihurtzen dira.

Lau lagun eta erdi 3. Ipotx zelatarien kasua

by Joachim Nacionalidad: Alemana Friedrich Mikel Valverde Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Txarli & Company taldeak abentura zirraragarri bat biziko du. Oraingoan Xarmant izando da protagonista, bere lagunekin batera. Hasso, Federen auzokide berriaren txakurra, txakur detective postua kentsen saiatuko da, Baina Xarmantek ez du amore emango hain erraz, eta bere jabeen konfiantza berreskuratzen ahaleginduko da…

Lau lagun eta erdi 4. Interneteko krokodiloaren kasua

by Gerardo Markuleta Gutierrez Joachim Nacionalidad: Alemana Friedrich Mikel Valverde

Kasu ilunak argitzeko duen zaletasunak eraginda, Txarli & Company detektibe-agentziak beste abentura bat biziko du. Orain Interneten iragartzen dituzte beren zerbitzuak. Hala ere, Estefi azkarrak nahaste-borraste ederrean sartuko du taldea.

Maddiren ametsak

by Iñaki Zubeldia Otegi

Maddi izeneko neskatila herri txiki batera joan zen oporrak pasatzera. Eta han, gauero, aitonak ipuin bat kontatzen zion lo hartu aurretik. Maddik berak ere kontatzen zizkion inoiz aitonari. Hementxe dauzkazue denak liburu batean bildurik. Hemeretzi ipuin dira guztiak. Hemeretzi ipuin, hemeretzi amets. Ipuin xinpleak, laburrak eta politak.

Nire neba jenioa - Edebé Saria Haur Literatura

by Rodrigo Muñoz Avia Jordi Sempere Julia Marín Arteaga

Munduan bi pertsona mota daude: jenioak eta gainerakoak. Hori dio gure amak. Jenioen artean nire neba dago. Gainerakoen artean ni nago. Amak ez du horrelakorik esaten, baina nik badakit hori pentsatzen duela. Neuk ere hori pentsatzen dut, egia esanda. Lola da nire izena, hamar urte ditut eta futbolzalea naiz.

Nor bere bidean. Orbetarrak 3

by Joan Mari Irigoien Aranberri

?Ez dakit gutun hau bidaliko dizudan ala ez. Baina idatzi, bai, oraintxe idatziko dizut, bai baitakit, zuri idatzi arren, neure buruarekin ere ari naizela, ea ariketaren ondorioz barrua hustu eta lasai gelditzen naizen, hori gutxienez. Izan ere, garbi utzi nahi nuke gure arteko kontu bat? nahiz eta gero eta garbiago ikusten dudan nekez hitz egin daitekeela garbi zernahiz, Freudek inkontzientearen lurralde ezezagun sekretuz josia aurkitu zuenetik.? Damaso eta Gabino, orbetarren sagako azken ordezkariak, txikitatik norgehiagoka isil eta itsua bizi izan dutenak, izateko, sentitzeko eta pentsatzeko bi era kontrajarri hezur-mamitzen dituztelako: Damaso razionala, eszeptikoa, munduaren minek mindua eta jendailak nardatua, engainu eta lilura besterik ez diren ametsak arbuiatzen dituena, dela erlijioa, dela aberria; Gabino, berriz, sentikor eta sentibera, xaloa eta ameslaria, izadia eta izakiak pasioz maite dituena, bere kontraesan guztiekin haraindi baten sinesmena gorde eta honaindiko Euskal Herria aldeztu nahi lukeena. Urteetako urruntze baten ondoren, gutun sail luzea idatziko dio Damasok anaiari, Burgosko Epaiketaren garaitsuan, esan beharreko guztiak esan aurretik hil bazen ere. Gabinok eskutitz haiei erantzungo die hamabost bat urte geroago, Elorrietako komentutik, eta denboran zehar doan elkarrizketa horretan agertuko dizkigute beren kezka eta buruhausteak, familiako kideen oroitzapenak, norberaren bizikizunak... Ekintza bakoitzaren atzean dagoelako historia oso bat, iritzi bakoitzaren ostean mundu bat, bere ñabardura eta gorabehera guztiekin.

Piano gainean gosaltzen

by Harkaitz Cano Jauregi

Gripe asko dabil aurten. Kutsakorra oso. Baina ez zen gripea izan duela hiru aste, Amadou Diallo hogeita bi urteko gazte afrikarra hil zuena. New Yorkeko Poliziak berrogeita bat tiro emanda erail baitzuen, Bronxen, Sagar Handiak bere txortena galtzen duen lekuan. [...] Gertaeren ondoren, etorkinen alde lan egiten duten taldeak alkatearekin bildu dira.

Sendabide ala iruzurbide

by Simon Singh eta Edzard Ernst

Medikuntza alternatiboaren azterketa berritzaile honetan, tratamendu ezagunenak aztertzen dira —besteak beste, akupuntura, homeopatia, aromaterapia, erreflexologia, kiropraktika eta sendabelarren medikuntza—, haien frogatutako onurak eta balizko arriskuak ikusteko. Baina zerk balio du eta zerk ez? Terapia alternatiboen eraginkortasunari buruz zer froga zientifiko dauden jakin nahi duen edonorentzat informazio zoragarria eta zientzia-azalpen argiak ematen ditu.Zientziak esperimentuak, behaketak, saiakuntzak, arrazoiketa eta eztabaida erabiltzen ditu egiaren inguruko adostasun objektibo batera iristeko. Ondorio bat erabakita dagoenean ere, zientziak ikertu eta zirikatu egiten du berak aldarrikatu duen hori, akatsen bat egin badu ere.Osasun publikoaren jardunbidearen eta politikaren gaineko erabakiak hartzeko metodo zientifikoak duen garrantzia berresten ahalegintzen da liburua, sendabide alternatibo eta osagarriekiko zorrotz jokatuz.

Sugeak txoriari begiratzen dionean

by Antton Olariaga Bernardo Atxaga

Sugeak txoriari begiratzen dionean, txoria itsutu egiten da, eta ordurarte begien bistan eduki duen munduaren zati laburra -zuhaitz batzuk, bizpahiru teilatu, bidea, zeruaren urdina- ezkutatu egiten zaio bat-batean. Barraketako magoen paineluekin gertatzen den bezala, une batez hantxe dauka guztia: koloreak, mugimendua, argia. Hurrengoan, berriz, guztia joan egin da, ezin liteke hutsune beltz bat baizik sumatu.

Tango urdina

by Aitziber Etxeberria

Komunera joan eta alboko bainugelan norbait zegoela konturatu nintzen batean, jakin-minak bultzaturik, begia paretaren kontra jarri eta zirrikitutik begiratu nuen. Ikusi nuenak ia arnasarik gabe utzi ninduen. Berebiziko emakume bat zen nire bizilaguna eta biluzik zegoen, bainuontzira sartzeko asmotan. Badakit ez dudala ondo egiten, baina orduan sentituriko zirrara beste behin dastatu asmoz konponketa atzeratzea erabaki nuen eta horrela nire hasierako asmo ona bertan behera geratu zen. Badakit espia nazkagarri bat bilakatu naizela, baina bakardadeak honelako gauzak egitera bultzatzen nau batzuetan. Ez daki berak ongi zenbat atsegin dudan bere biluztasuna! Horrela ikustean, bera bezain ahaltsua sentitzen bainaiz. Beti erritual bera egiten du Iosunek. Bainugelara sartu eta, argia piztu ondoren, ispiluaren aurrean geratzen da eta adi-adi bere aurpegi guztia aztertzen du. Kopetatik hasten da beti, ondoren bekainak, betazalak, betileak eta sudurra etortzen dira, eta azkenik masailak, ezpainak, kokotsa eta lepoa. Bere edertasuna itsustuko duen ezer ez dagoela bermatu ondoren, aurpegia garbitu eta olio usaintsu batez masaje txiki bat ematen du astiro, gozotasunez.

Txatartegirako ipuinak

by Xabier Etxaniz Rojo

Udaltzaingoaren auto batek kalea mozten zuen. Haren atzean, Ertzaintzaren auto andana. Are atzerago behinola auto bat izan zena. Handik metro batera estalki hori bat. Haren azpian gorpu txikitu bat. Huraxe zen ordu batzuk lehenago iruditutako eszenatoki makabroa, eta Iñaki demas izorratu zuen hutsik ez zuela egin ohartzeak. Inguruko etxeei erreparatu zien. Pertsiana gehienak jaitsita zeuden, eta une batez bere buruari galdetu zion ea noiz utziko zion kristalgintzak negozio bikain bat izateari. Gero jendeari erreparatu zion, plastikozko zinten atzetik jakinmina asetzen zuten pertsona haiei guztiei. Gero, txano baten azpian aurpegia estaltzen zuten ertzainei. Autotik atera gabe, Iñaki atrezzoari begira egon zen luzaroan. <P><P> Atrezzoari begira protagonistari ez begiratzearren. Bihozkadaren zama gainetik kendu nahian. Bihozkada gainetik kentzeko beldurrez. Eta pentsatu zuenmiaketa egiten ari ziren txanodun horiengana joatea zeukala eta gorpu haren zatiak ezagut zitzakeela jakinarazi, txikitako lagun baten hatzak zirela biltzen ari ziren haiek.

Refine Search

Showing 151 through 175 of 315 results