Browse Results

Showing 176 through 200 of 315 results

Gu bezalako heroiak

by Iñaki Irasizabal Izagirre

1994. Aitonarekin bizitzen jarri da gazte bat: suizidiorako joera du agureak, eta psikiatrek uste dute gerrako oroitzapen isilduek zerikusi zuzena dutela horrekin. Aitona hobeto ezagutzen saiatuko da gaztea, 36ko gerraz eta Bizkargiko borrokez gehiago jakiten.

Lau lagun eta erdi 1. Irakasle desagertuaren kasua

by Gerardo Markuleta Gutiérrez Joachim Nacionalidad: Alemana Friedrich Mikel Valverde

Azken aldian, Naturreko irakaslea oso modu bitxian jokatzen ari da. Hori uste du, behintzat, Fedek. Baina, jakina, Fedek… zer edo zer berezia sentitzen du emakume horrekiko, nahiz eta aitortzeko gauza ez den, ezta bere lagun onenei ere: Txarli & Company banda, detektibe-agentzia petoa. Eta, hain zuzen ere, Federen susmoak gero eta handiagoak diren unean, lagun-taldea ekintzetara pasa beharko da: argitu beharreko kasu bat dute aurrean.

Marina Suredaren amets urratuak

by Joxe Belmonte Fernández de Larrinoa

Marina Sureda 44 urteak betetzeaz batera nortasun-krisialdi batera heltzen da. Semea etxetik joan da, senarrak ez du jadanik asebetetzen, eta Mallorcako eguneroko monotoniak itotzen duela sentitzen du. Kinka larri horretan dagoela maitasun hitz batzuk jasoko ditu, hamalau urte atzerago ezagututako gizon baten maitasun-aitormenak. Aitormen horiek egin zezakeen eta egin ez zuenagatiko arrangura ekarriko diote, baita irlatik alde egiteko adorea ere, gizon hark emakumeari ere axola ziola agertuz. Galdutako ustezko maitasun haren bila abiatzen da, baina gizon harekiko topaldia ez da erraz gertatuko, direnak ez baitira beti uste izan direnak, ezta uste direnak izan direnak ere. Bilaketa horretan, egoera nahasgarri horretan, guztiz arrotz egiten zaion eszenategi batean agertzen da, Euskal Herrian. Lekuz kanpo dago, horrela sentitzen da. Hala ere, ustekabean, hor, etxetik ehundaka kilometrora, etorkizuna jorratu nahian, bere iragana irauliko dioten gertaera batzuk deskubrituko ditu, maitasun-istorioa thriller bihurtuta.

Piraten uhartea

by Jon Eugi Aierdi

Piraten uhartea nobelak pirata euskaldun batzuek Karibe aldean izango dituzten gorabeherak kontatzen ditu. Beraiekin hamaika abentura biziko dituzu, irakurle: abordajeak, espetxe ihesak, urrezko altxor baten lapurreta... Izan ere, Martin Legarreta marinel gazteak ezusteko handi bat izango du bere lehenengo itsas bidaian: Juan Agirreandia pirata ospetsua ezagutuko du. Harekin batera piraterian arituko da eta horrela, bera ere pirata bihurtuko da. Pasaia izeneko bere itsasontzian piraten babeslekua den Tortuga uhartera iritsiko da. Han bizipen aberasgarri gehiago izango ditu, besteak beste, Imelda izeneko neskaz maiteminduko baita...

Berriz ere hutsetik hastera

by Miguel Angel Mintegi Larraza

"-Maialen -galdetu nion gero-, zer da maitasuna zuretzat? -Galdera polita. Maitasuna zer den... -berriro isildu zen-. Aurpegi anitzeko panpina, amaiera anitzeko ametsa, zoramen liluragarria... Nik al dakit! Hainbat aurpegi ditu! Berez, guztiz ederra, baina baita tragikoa ere, askotan. Bizitza beraren parekoa da, Idoia, edo hori iruditzen zait niri, abentura bat, agian. -Ez nabil definizio baten bila, Maialen, zuretzat zer den jakin nahi nuke, horixe besterik ez. -Kinka larrian jartzen nauzu. Zer den... Zer izatea nahiko nukeen esango dizut, zer den esatea beste kontu bat da, oso gauza pertsonala esango nuke. Inork ba ote daki? Idoia hemeretzi urte betetzera doa, eta ia urtebete darama etxetik kanpo, nerabezaro zorigabeak eraginiko zauriak sendatu eta bere bizitza propioa antolatu nahian: libre, inongo presiorik gabe. Horregatik,maitasuna ate joka etorri zaionean, gezurra badirudi ere, nahastuta dago. Ezin izango dio, ordea, bihotzaren bultzadari aurka egin, eta bete-betean murgilduko da maitasunaren abenturan. Horrezkero, azken hilabeteetan gorabehera gutxi izandako bizimodua, erabat aldatuko da, tonu arrosaz eta ilunez betetako kaleidoskopio bihurtu arte. Oraingo eleberri honekin, neska gazte baten eskutik, argi-ilunak nagusi diren sentimendu eta harremanenmundu korapilatsura eramaten gaitu Migel Anjelek, arrosatik beltzera, baina beti ere, urdin argia helburu.

Bestea da mundua

by Joan Mari Irigoien Aranberri

Hutsetik hasi eta handiki izatera iritsi da Nazario Orbe, XIX. eta XX. mendeen arteko industrializazio-prozesuan, lanaren lanez eta zapaldu beharrekoak zapalduz. Ez da txikiagoa haren emazte Regina Aldasororen epopeia, erdaraz ez jakitetik Madrilgo Villalbako markesen jauregiko konfiantzazko neskame izateraino.

Bi anai

by Bernardo Atxaga

Etengabe errepikatzen den naturaren sasoi-gurpilean txori, katagorri, suge eta antzarek bi anaien -Paulo eta Daniel- istorioa kontatzen digute. Urtea joan urtea etorri, beti bestelako eta aldi berean beti berdin agertuko den Obabako irudimenezko lurralde hori, baina, gizakien arteko handinahi, irrika eta grinen agertoki krudela da. Paulo eta Daniel anaia atzeratua dira giza-kudelkeria horren biktimak. Gizakiok errenditzen gaituen naturaren lege zaharrean bildurik, Paulo eta Danielen munduko ibilera itogarriak txori, katagorri, suge eta antzaren fabulen munduarekin egiten dute bat, eta irakurlearengan efektu zoragarria lortzen gainera: ihesaren eta kontsolazioaren sentipen askatzailea. Zail da asmatzen nork jarri duen bere aldetik gehiago, irudimen handiko idazleak ala dohain handiko kontalariak; izan ere, oso gutxitan bezala egokitu baitzaio bata besteari. Emaitza paregabea da. Artista handi baten lana.

Egun beltzetan, jolas beltzak

by Fernando Morillo Grande

Gazteen errugabetasuna guztietan ankerrena izan daiteke. Giroa latza denean, are latzagoak dira jokabideak: egun beltzetan, jolas beltzak. Izan ere, bizitzak lepotik helduz gero, ez omen da aukera handirik. Edo bai? Liburu honetako protagonistak gaztetako gudak ekartzen ditu gogora. Kanpo- eta barru-gudak. Gudaoste garaia du jolas-leku, eta, gaztaro guztietan bezala, ametsak eta komeriak dauzka elikagai: adiskideen liskarrak eta sexuaren tabuak, liderren xarma eta zaurien negarrak.Txoko ilun guztietatik, amorrua, nahasmena eta irrika. Egun beltzetan, jolasa beltz. Baina baita bizigarri ere. Hala, jolasak jolas, bizitzaren xuxurla gordina entzun beharko du apurka. Eta ametsaren azkena.

Hildako baten txangoa

by Antton Dueso Alarcón

Baleriano Larrabide nekaturik zegoen, hainbeste denbora zeraman hilik! Urteak eta urteak ziren hil zenetik eta, egia esan, orduak, egunak, hilabeteak eta urteak mantso eta makal zihoazen. Ez zegoen hildakoren bakea urratzen zuen ezer... Horregaitik, azaroaren lehen hartan -arimen eguna-, Balerianok bizidunen artera irtetea erabaki zuen, hildakoek gau hartan 24 orduko baimena zutela probetxatuz. Balerianok hilobi zaharra ostiko batez zulatu, harlauza baztertu eta hilerritik kanpora irten zen...

Hilpuinak

by Joxemari Urteaga Garmendia

Sei ipuin, sei hilketa, munduko beste hainbat txokotan girotuak: Andaluziako cortijo batean, Siziliako bazter galdu batean, Euskal Herriko herrixka batean, Frantziako landetxe dotore batean, Estatu Batuetakoa dirudien baso bakarti batean, baita kalearte ilun batean ere? Hilpuinotan ez da dena esaten, poliziak ez du hiltzailea harrapatzen, baina idazleak hainbat arrasto ematen digu, han eta hemen, guk geuk asma dezagun nork, non, nola, zergatik?

Iragaitzaz: -ilunbistan-

by Pello Lizarralde

Gasolindegiak, kamioak eta txoferrak. Begiratu, hitzari eutsi eta alde egin. Ez du alperrik hitz askorik egingo Martinek, baina zenbat sentiarazten digun munduaz bere begi, belarri eta usaimenak jasotzen dutenarekin! Nola ez dakigula isuri zaigu errepidean pertsonaia hori, eta haren arrastoan mundu batek hartuko du zinezko itxura. Errepidea, txofertza, hildako kamioilaria... Itxura batean sor zitezkeen istorio birtualak errepidearen -iragaitearen- dimentsio existentzialenean urtzen dira. Hain da sakona mundu horren pisua Martinen zirkinik ezdeusenean! Lizarralderen estilo paregabea dugu oraingoan ere nagusi: ofizioa, eskarmentua eta munduaz mintzatzeko era propioa. Begiratua filosofia bat ere badenean.

Irurac bat

by Jokin de Pedro Perez-Salado

Emazteaz libratu nahirik, hilketa perfektua antolatu du Garik: profesional baten esku utzi du egin beharrekoa, bera ez du ezerk lotzen gertaerekin, eta arrasto guztiek ezer ez dakien koitadu bat seinalatzen dute. Alabaina, gauzak ez dira nahi bezala irtengo, eta hortik aurrera korapiloa are gehiago bihurrituko da?

Judu-kale

by Aritz Albaizar Martínez de Lezea Josu Zabaleta Kortabarria Toti Martínez de Lezea

Familia baten historia harrigarria, maitasun- eta gorroto-istorio bat Eleberri honetan bi familiaren historia kontatzen da: bata judua da, bestea kristaua, elkarrekin lotua, iragan bera dutenak, XV. mendean zehar Gasteizen bizi eta elkarren adiskide eta etsai izanak. Dabid sendagilea eta haren semeak, Jonas ben Sahadia eta Pedro Santxez Bilbao, biak sendagileak, haien emazteak, seme-alabak, bilobak, adiskideak eta etsaiak, garai gogor batean bizitzen; azkenean sefardien komunitatea atzerrira joatera edo kristautzera bihurtzen duten arte. Gaztelako koroaren mendeko lurretan gertatu ziren gertaera larriok marka sakona utzi zuten garai hartako gizartearen erlijio- eta politika-bizitzan.

Mandatarien gerra

by Jose Inazio Basterretxea

Espainiako Gerra Zibileko pasadizo ilun bat. Beste bat. 1938ko ekainean, Errepublikak galdua du Ebroko bataila, baina Pirinio Zentralean, tropa leialen 43. dibisioak gogor eusten dio frankisten erasoari. Egoera horretan, isilpeko mandatari bat abiatzen da Hendaiatik Bielsara, diruz beteriko poltsa bat eta eginkizun ezkutu bat daramatzala? Gertaerak jazo zirenetik 20 urtera kazetari mexikar batek idatzitako erreportaje-sorta baten itxura emanez, eleberri berezi bat sortzea lortu du Basterretxeak: espioitzako giro argi-ilunak Pininio elurtuen paisaia ikusgarrian kokatuz; ideal politikoak, diruinteresak eta ustekabeko amodioak trama sinesgarri batean nahastuz; pertsonaien ibilerak elipsiz jositako erritmo bizian kontatuz.

Otalorea

by S.L. Rosetta Testu Zerbitzuak Toti Martínez de Lezea

Urrondo anaiak umezurtz gelditu zirenean, Loiolako jesuitengana bidali zituzten, eta haien ikastegian bizi izan ziren, harik eta, Isabel II.a Espainiako erregina kanporatu izanaren ondorioz, agintariek erlijio etxeak itxi zituzten arte. Hori gertatu zenean, beren baserrira itzuli ziren urrondotarrak, Oñatiko Araotz ibarrera, eta beren kasa bizitzen saiatu baziren ere, bete-betean harrapatu zituzten karlisten eta liberalen arteko hurrenez hurreneko liskarrek. Hirugarren Karlistaldian, aurrez aurreko jarrerak hartu zituzten Bittor eta Eladio Urrondok, hala nahi gabe, eta gogor borrokatu ziren Urondoa baserriaren jabetza eskuratzeko eta emakume baten maitasuna, Juliaren maitasuna, berenganatzeko. Tradizioak, pasioa, liskarrak eta familia bereko kideek bizitzari buruz dituzten ikuspegi kontrajarriak dira XIX. mendearen erdialdeko garai nahasietan errotutako istorio honen osagai nagusiak.

Souvenir

by Castillo Suarez Garcia

Arrainez gainezka dagoen akuarioari begira ezagutu zintudan. Eskutik heldu nizun eskumuturra hautsita. Marmokak odolusten direnean agertuko nintzela uste zenuen zuk, ordea. Zer da aurreratzea amore ematea baino. Zer da maitasuna musuan lehertzen den txikle bonba baino. Ekarri arropa alda diezaiogun, arrainak banan-banan nola hiltzen diren ikusten hasi baino lehen. Bizilagunen autoak leihotik zelatatu baino lehen.

Suzko lilia

by Hedoi Etxarte

Poema liburu bat, idazle baten lehena .(...) Lehen liburuak duen botere alkimiko hori ez da sekula errepikatuko. Tonuak eta tresnak hautatu ditu poetak: maitasunez, baina distantziarekin; ironiaz baina zinismorik gabe; surrealismoz, baina xalotasunik gabe (...) Harkaitz Cano.

Zein beste mundukoa

by Karlos Linazasoro Izagirre Maite Gurrutxaga Otamendi

Egileak, liburu honetan, txunditurik begiratzen dio bizitzari, eta aldi berean burlaize pixka batekin, inguruan agertzen zaiona erabat benetakoa ote den zalantza egingo balu bezala. Ironia eta malenkonia punttu bat ageri da bere poemetan. Maitasuna da liburuaren ardatzetako bat; trena, txorimaloa eta urteko hilabeteak ere hartzen ditu gaitzat..

31 baioneta

by Aitziber Etxeberria

DONOSTIA, "Opera Prima" SARIA 2007 1813ko uda da. Espainiako Independentziako Guda azkenetan eta tropa anglo-portugaldarrak gero eta hurbilago dauden arren, Napoleonen tropen menpe dago Donostia. Bere bizitza goitik behera astinduko duen bisita egingo dio François soldadu frantsesak Uliako Beatrizi. Ezezkorik onartuko ez duen eskaera soil bat du esku artean, pairatzen duen ikusmen arazoa sendatzea. Soldaduak badaki garai batean Beatriz petrikiloa izan zela eta baita Inkisizioarekin arazoak izan zituela ere. Iragana harrotu eta bere familia arriskuan jarri nahi ez badu, erronka onartzea beste aukerarik ez zaio geratuko alargunari. Guzti hau gutxi balitz, Donostiak jasango duen guda giro, setio eta suteak, egoera oraindik gehiago laztea baino ez du lortuko.

Altxor uhartea

by Maria Garikano Iruretagoiena Robert Louis Stevenson

Altxor Uhartea abenturazko eleberrien artean biribilena omen da, eredugarria. Jim Hawkins gazteak uharte baten mapa aurkitzen du pirata baten kutxan: mapa hark Flint kapitain pirata ospetsuaren altxorra non dagoen lurperatuta adierazten du. Eta espedizio oso bat abiatzen da haren bila Hispaniola belaontzian. Onak eta gaiztoak daude, Jim Hawkins protagonista edo kapitaina alde batetik, eta piratak bestetik, Silver Luzea buru dutela, baina Stevensonek jakin du giza ariman arakatzen eta gizakiaren alde agerikoak eta ezkutukoak nabarmentzen nobelan zehar abenturen harian; hala, gertatzen da Silver piratak baduela alde ilun bat, baina, aldi berean, ateratzen zaizkio bere alde argiak, gizatasunezkoak ere. Altxor Uhartea irakurtzea abenturak bizitzea da, eta abentura beti da arriskutsua eta horregatik baita zirraragarria ere. Arriskuan eta egoera larrietan giza arima ateratzen da, ordea, eta hor beldurrak, birtuteak, miseriak eta bestelako giza ezaugarriak erakusten dira. Bai, dudarik gabe, Altxor Uhartea abenturazko nobelen artean biribila eta eredugarria da. Eta Rober Louis Stevenson maisu agertzen da, klasiko bat, hitzaren esanahirik ederrenean.

Atearen atzean

by Antton Kazabon Amigorena

Iraitzek utzi egin du Iker, orain Josurekin maitemindu delako eta zintzo jokatu nahi duelako. Hori guztia normala da, baina Iraitz institutuko ikaslea da, eta Josu ingeleseko irakaslea, hogei urte zaharragoa. Zer pentsatzen eta sentitzen du Josuk? Ausartuko ote da Iraitz bere bihotza zabaltzera? Nola erreakzionatuko dute Iraitzen lagunek, gurasoek? Ba al du horrelako istorio batek aurrera egiteko aukerarik?

Bagdadeko aurpegiak

by Juan Kruz Igerabide

Ali txikiaren aurpegia, bonbaz zartaturiko Bagdad hirian. Ali jakintsu sufiaren aurpegia, Erdi Aroko Bagdaden, jakinduriaren hirian. Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen aurpegiak. Bizitzaren alde borrokatzen direnen aurpegiak. Ibaiaren aurpegia. Lore aurpegia: Jasmina. Bi istorio txirikordaturik, bi denbora elkarrizketan, bortxakeriaren gorreriaz gaindi. Iraganeko handitasuna, sufi xumeen jakinduria... oraindik ere bizirik dago nolabait Bagdad bortxatuan bizi diren izaki minduetan, elkarrekin arnasa hartzen ikasi nahi duten/dugunon borondate indartsuetan, arrazoigabeziaren eta errukigabeziaren itomenetik irten nahi duten/dugunon bihotzetan. Euria ari du Bagdaden. Aurpegiak hodeien gainean, irribarre bihurtzeko ahaleginetan.

Bideak, aldapak eta bihurguneak

by Juan Luis Zabala Artetxe

Bizikleta maite duen neska gazte bat, neba txirrindulari profesionala duena eta bera ere kirol horretan saiatzen dena: horra istorio honetako protagonista eta kontalaria, hilabetean zehar idatzitako egunerokoaren bitartez bere kezka eta gorabeherak agertuko dizkiguna. Bizitza ez da ziklismora mugatzen ordea: hor dira liburuak, musika, mutilak... baita txirrindularitza batere axola ez zaien lagunak ere, Amaia bezala.

Elvis hil zen urtean

by Xabier Mendiguren Elizegi

Gauza asko gertatu zen Elvis hil zen urtean. Ametsetan ugari bezain esperientzietan urri zebiltzan Edu, Rober eta Etxe, nobela honetako protagonistak, Elvis hil zen uda hartan, hamabost urte betetzear edo bete berriak zituztela. Neskak, bizikletak, musika, drogak, politika eta beste hainbat kontu azalduko dira hiru lagunen arteko solas eta bizitzetan. Izan ere, pertsonaia hauen eta inguruko guztien bitartez, adoleszentziako garai lanbrotsua xarmaz erretratatzearekin batera, garai nahasi bezain eragargarri baten berri ematen digu egileak.

Galtzontzilo galduaren bila

by Antton Dueso Alarcón Miel Anjel Elustondo Etxeberria

Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara. Antton Dueso AlarcónPasai Donibanen jaio zen 1962an. Marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea da besteak beste.Hogei liburu ditu bai haurrentzat, Hildako baten txangoa bai gazteentzat, Mundua ez da, eta ez da ere ez!, Hi bai matxista zikiña!, Bozateko egunkaria etaArrautza egosiaren eguna.

Refine Search

Showing 176 through 200 of 315 results